Hizkuntza nahasmenduaren adierazle bila euskaraz: kasu-marka eta aditzaren komunztadura

Egileak

  • Ainhoa Leyaristi Oñederra Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.16

Gako-hitzak:

Hizkuntza nahasmendua, kasu-marka, aditz komunztadura, LITMUS-SR, ipuin kontaketa

Laburpena

Lan honetan eginbidean dagoen Master Amaierako Lan baten egitasmoa aurkezten da. Helburua hizkuntza nahasmendua duten haur euskaldunen kasu-marka eta aditzaren komunztaduraren ekoizpena aztertzea da. Horretarako, lehenik, garapen tipikoaren ezaugarrien berrikusketa egingo da, hizkuntza nahasmenduaren eta garapen tipikoaren arteko muga zehaztuz; bigarren, datu-bilketa eta, hirugarren, aipaturiko patologia duen haur baten emaitzak tipikoekin alderatu. Lagin gisa 11 urteko hizkuntza nahasmendu zantzuak dituen haur bat eta adinkide dituen bi haur tipiko aukeratu dira, guztiak hizkuntza profil antzekoa dutenak. Ikerketak LITMUS-SR eta ipuin kontaketa izango ditu ardatz eta aipaturiko ezaugarri morfosintaktikoen ekoizpenean haur tipikoen eta atipikoaren artean aldeak espero dira.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Leyaristi Oñederra, A. (2023). Hizkuntza nahasmenduaren adierazle bila euskaraz: kasu-marka eta aditzaren komunztadura. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 1, 129–136. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.16