Hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna afasiologian
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.01.10Gako-hitzak:
afasia, elebitasuna, hizkuntzaren ebaluazioaLaburpena
Afasiologiaren ikerketek hizkuntza-aniztasunean eta elebidunen ikerketan gabezia handia erakusten dute. Honek ondorio larriak ditu, alde batetik, afasiaren sintomatologiak desberdinak direlako hizkuntza batetik bestera eta bestetik, elebidunen kasuan, urraketa eta berreskuratze motak desberdinak izan daitezkeelako hizkuntza bakoitzean. Ikerlan honetan, 2010 eta 2014 bitarteko afasiaren inguruko artikuluak aztertu dira hizkuntza-aniztasuna eta elebitasuna bertan nola islatzen diren ikusteko, eta Beveridge eta Bak-en (2011) eta Mendiaren (2022) lanen arteko hutsunea betetzeko . Emaitzek azken 20 urteetan antzeko joera antzeko bat erakutsi dute: afasiadun ingelesen azterketak gailentzen dira, hizkuntza indoeuroparrenekin batera, eta elebidunenak, aldiz, oso urriak dira oraindik (% 6,72).
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Monike Egia Zabala

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
