Herritarren ikuspegitik Bilboko auzo bateko jarduera fisikoaren hiri-ingurunea aztertzen
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.22Gako-hitzak:
hiri osasuna, hiri-ingurunea, jarduera fisikoa, auzoa, Partaidetza-Ekintza Ikerketa, PhotovoiceLaburpena
Bilboko auzo bateko jarduera fisikoarekin (JF) lotutako hiri-inguruneko faktoreen diagnostiko komunitarioa egiteko. Deustu auzoko 11 bizilagun bost saiotan bildu ziren, eta argazkien bidez haien ingurunea eztabaidatu eta aztertu zuten. Auzoa hiru kategoria eta bederatzi azpikategoriatan deskribatu zen. Indarguneen artean, JFrako baliabideen eskuragarritasuna eta berdeguneen eta gune urdinen presentzia identifikatu ziren. Trafiko ugaria eta txirrindulari zein oinezkoentzako azpiegiturak hobetzeko beharra nabarmendu ziren ahulezien artean. Emaitzak JF sustatzeko eta tokiko hiri-ingurunea hobetzeko gomendio politiko publikoak egiteko erabili ziren.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
