Kolesterol zunda bioortogonal baten bidezko nanoeskala mailako lipido heterogeneotasunaren behaketa zeluletan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.44Gako-hitzak:
Kolesterol zunda bioortogonala, Lipido-baltsa, Bereizmen handiko mikroskopiaLaburpena
Baltsa lipidikoaren kontzeptua proposatu zenetik 20 urte baino gehiago igaro diren arren, nanoegitura horien existentziak oraindik ere eztabaidagai izaten jarraitzen du, ez baitago egitura horien nanoantolaketa ikertzeko zelula bizietan erabili daitekeen metodo ez-inbaditzailerik. Artikulu honetan kolesterol zunda bioortogonal bat garatu da (chol-N3), zeina bereizmen handiko mikroskopiaz baliatuta, 50 nm baino gutxiagoko lipido-baltsak zelulen mintz plasmatikoan zuzenean ikusi eta karakterizatzeko metodo baliagarria den. Zunda honek kolesterol endogenoa ordezkatzen du mintz sintetiko eta zelularretan, asaldurarik gabe.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
