Gorputz solidoz osatutako laten beroketa prozesuaren analisi numerikoa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.25Gako-hitzak:
CFD, Janari-latak, Esterilizazioa, Berotze prozesuaLaburpena
Elikagaien segurtasuna eta kalitatea mantentzearen garrantzia kontuan hartuta hondakinak eta emisioak murrizteko helburuarekin, lan honetan tamaina desberdinetako gorputz solidoak dituzten janari-laten tratamendu termikoa aztertu da. Analisia bibliografian eskuratutako datu esperimentalen bidez baliozkotutako eredu matematiko bat erabiliz egin da. Ondoren, eredu hori lataren barruan masa solidoa konstante mantendu den hiru kasu aztertzeko erabili da, baina gorputzen tamaina aldatuz. Hortaz, ontziratutako janariaren, tratamendu termiko bidezko esterilizazio prozesuan eragina daukaten parametroak definitu eta berotze prozesuko abiadura aztertu da.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
