Axioi Inflazioa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.37Gako-hitzak:
Kosmologia, Unibertso goiztiarra, Axioi inflazioa, Dinamika ez-linealaLaburpena
Lan honetan axioi inflazio ereduaren dinamika ez-lineala ikertu dugu. Horretarako gauge eremuek inflatoiaren dinamikan eragiten duten erreakzioa aztertu dugu, eta tresna gisa lattice simulazioak erabili ditugu, askatasun gradu guztiak aldi berean eboluzionatuta. Gainera, lortutako emaitzak lehendik zeudenekin konparatu ditugu, non azken hauek hurbilketa analitikoak erabilita eta efektu inhomogeneoak ekidinda lortuak diren. Inflazioaren dinamika era egokian deskribatzeko ekuazio inhomogeneoak bere osotasunean kontsideratu behar direla ondorioztatzen dugu, eta, beraz, beharrezkoa dela fenomenologiako muga eta emaitzak birkalkulatzea.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
