Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen Formakuntzan: Maketen Errebisioa eta Manipulazioa

Egileak

  • Nahia Seijas Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Araitz Uskola Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.29

Gako-hitzak:

geologiaren irakaskuntza, modeloak eta modelizazioa, lurpeko urak

Laburpena

Herritarrek akuiferoei buruzko ezjakintasuna erakusten dute, eta horrek baliabide honen kudeaketari buruz erabaki informatuak hartzea eragozten du. Zientzia hezkuntzak badu zer egiterik, hala nola, akuiferoei buruzko modelizazio praktikak garatuz eta maketekin lan eginez. Maketak asko erabili izan dira geologiaren irakaskuntzan, baina ikasleek oso gutxitan eraikitzen, ebaluatzen edo manipulatzen dituzte errealitatearekin alderatuz. Ikerketa honetan etorkizuneko maisu eta maistrek eraikitzen dituzten akuifero modeloak aztertu dira, eta prozesu horretan maketen errebisioak eta manipulazioak izan duen eragina. Sekuentzia bi urtez garatu da eta emaitzek erakutsi dutenez, akuifero-modeloa garatzeko maketak errealitatearekin errebisatzea eta hauek manipulatzea oso erabilgarria izan da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Seijas, N., & Uskola, A. (2023). Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen Formakuntzan: Maketen Errebisioa eta Manipulazioa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 2, 235–242. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.29