Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapenean

Egileak

  • Aitor Villate Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Gaston Pablo Barreto Centro de Investigaciones en Física e Ingeniería (CIFICEN)
  • Markel San Nicolas Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Maitane Olivares Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oier Aizpurua-Olaizola Sovereign Fields
  • Aresatz Usobiaga Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.22

Gako-hitzak:

kannabis medizinala, kannabinoideak, PLGA, alginatoa

Laburpena

Kannabis landarean aurkitzen diren kannabinoideen ahalmena medikuntzaren esparruan ezaguna da. Δ9-tetrahidrokannabinola (THC) eta kannabidiola (CBD), kannabinoide ezagunenak eta erabilienak badira ere, landarean kantitate txikiagotan aurkitzen diren kannabinoideak mantentzen dituzten eta ahobidetik har daitezkeen produktuen eskaera dago azken aldian. Kannabinoideen aho bidezko kontsumo eraginkorra ahalbidetzen duten matrize polimerikoen erabilera aztertzeko, bi “full-spectrum” kapsula desberdin sintetizatu dira eta hauen erkaketa burutu da lan honetan. Eratutako kapsulak ezaugarri eta aplikazio-eremu desberdinak dituztenez, kannabis terapeutikoren aniztasuna modu praktiko batean aurkezteko aukera eman digute.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Villate, A., Barreto, G. P., San Nicolas, M., Olivares, M., Aizpurua-Olaizola, O., & Usobiaga, A. (2023). Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapenean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 177–183. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.22