Beira-zuntz bidez indartutako polimero konpositeen permitibitate elektrikoaren karakterizazioa T erresonadoreen bitartez

Egileak

  • Miren Hayet Otero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Leire Bilbao Alba Tecnalia
  • Izaskun Bustero Martinez de Zuazo Tecnalia
  • Jose Manuel Gonzalez Perez Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.15

Gako-hitzak:

Konpositea, Inprimatze funtzionala, Irrati-maiztasuna, Permitibitatea

Laburpena

Lan honek beira-zuntz bidez indartutako polimero konpositeen permitibitate erlatiboa karakterizatzeko jarraitutako prozedura deskribatzen du. Konpositeak infusio bidez fabrikatu ondoren, inprimatze teknika funtzionalen bitartez irrati-maiztasunetan dielektrikoak karakterizatzea ahalbidetzen duten T erresonadoreak inprimatu dira serigrafia teknika eta zilarrezko tinta eroalea erabiliz. Irrati-uhinen aurrean erresonadore horien erantzuna aztertu da, eta 400MHz-1GHz maiztasunetarako permitibitate erlatiboa 4.50-4.81 artean kokatu da. Modu horretan, konposite hauek hari gabeko sentsoreak txertatzeko baliogarriak direla erakusten da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Hayet Otero, M., Bilbao Alba, L., Bustero Martinez de Zuazo, I., & Gonzalez Perez, J. M. (2023). Beira-zuntz bidez indartutako polimero konpositeen permitibitate elektrikoaren karakterizazioa T erresonadoreen bitartez. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 115–122. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.15