Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa

Egileak

  • María Urrestizala Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jon Azkurreta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Natalia Alegría Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Igor Peñalva Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.13

Gako-hitzak:

fusioa, efektu isotopikoa, deuterioa, tritioa, iragazketa

Laburpena

Fusio nuklearraren ikerketa-ildo nagusietako bat erreaktoreak osatzen dituzten materialen karakterizazioan eta horiek hidrogeno isotopoekin izango duten elkarrekintzaren azterketan oinarritzen da. Segurtasuna eta bideragarritasuna direla eta, interesgarria izango litzateke behar diren saiakuntza esperimentalak protioarekin soilik egiteko aukera izatea, emaitzak deuterio eta tritioarentzat estrapolatuz. Horretarako, urtetan zehar teoria klasikoa erabili da, difusibitateak masa atomikoekiko alderantzizko proportzioan erlazionatzen dituena. Hala ere, badirudi ratio hori ez dela betetzen eta, horregatik, FMLan dagokion azterlana egitea planteatu da, efektu isotopiko zuzena aztertzeko helburuarekin. Horri esker, datu teorikoak eta esperimentalak bat ez datozela baieztatu da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Urrestizala, M., Azkurreta, J., Alegría, N., & Peñalva, I. (2023). Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 99–106. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.13