Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa: erreologia-inprimatze baldintzen harremana

Egileak

  • Itziar Insua Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Oliver Etzold Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Marcelo Calderon Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU); IKERBASQUE
  • Robert Aguirresarobe Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.10

Gako-hitzak:

3D inprimaketa, erreologia, hidrogelak, botikak

Laburpena

3D inprimaketaren bidez hidrogelak prozesatzeko gaitasuna oso interesgarria da osasunaren hainbat arlotan. Horregatik, hidrogelak erabiltzea proposatu da, medikamentu inprimatuak sortzeko. Hala ere, ehun-ingeniaritzako aplikazioetan ez bezala, farmazia-inprimaketak kontrol zehatzagoa eskatzen du prozesu osoan. Lan honetan, materialaren eta prozesuaren alderdi erreologikoak erabiltzen ditugu inprimatutako farmakoak lortzeko behar diren inprimaketa-baldintzak ezartzeko. Horretarako, botikekin nahastutako hidrogelak erabiltzen ditugu, eta horien propietateak aztertzen ditugu, jariakortasunari eta biskoelastikotasunari dagokienez. Bukatzeko, erabilitako inprimaketa parametroak simulazio baten bitartez iragartzen saiatu egin da.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Insua, I., Etzold, O., Calderon, M., & Aguirresarobe, R. (2023). Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa: erreologia-inprimatze baldintzen harremana. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 81–88. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.10