Kale-oinezkotzeek merkataritza-ehunean duten eragina: Bartzelonako Eixample barrutiaren azterketa kasua
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.08Gako-hitzak:
oinezkotzea, merkataritza, gentrifikazio komertziala, SuperillaLaburpena
Lan honek Bartzelonako Eixample barrutiaren merkataritza-azterketa bati heltzen dio, kaleoinezkotzeek merkataritza ehunean sortzen dituzten ondorioak kuantifikatzeko eta kualifikatzeko. Horretarako, lehenik eta behin, barrutiaren diagnostiko sinkroniko orokor bat egin da, eta, jarraian, hurbileko analisien bidez Sant Antoni auzoko Superilla ingurua aztertu da 2008-2022 urte-aldian. Ondorio gisa, oinezkotzeek merkataritza-aniztasuna murrizten dutela eta ostalaritza- eta jatetxeerabileren monolaborantza joera areagotzen dutela egiaztatzen da.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2023-05-09
Aipuak nola egin
Arriaga Irazabal, M. (2023). Kale-oinezkotzeek merkataritza-ehunean duten eragina: Bartzelonako Eixample barrutiaren azterketa kasua. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 3, 63–70. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.08
Zenbakia
Atala
Artikuluak
