Psilozibinaren administrazio akutuaren eraginen ebaluazioa garun kortexean serotonina, noradrenalina eta dopamina mailak neurtuz: garunmikrodialisiaren bidez burututako ikerlana esna dauden saguetan
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.14Gako-hitzak:
Psilozibina, Depresioa, Antidepresiboak, PsikodelikoakLaburpena
Psilozibina eraginkortasun antidepresiboa duen haluzinatzaile naturala da. Bere ekintza mekanismoa nahiko ezezaguna da. Hori dela eta, lan honetan, psilozibinaren ekintza mekanismo akutua aztertu da monoamina maila estrazelularrak ebaluatuz, kortex frontalean egindako garun-mikrodialisia in vivo teknika erabiliz.
Erabilitako dosian, 1 mg/kg hain zuzen, ez da monoaminen kontzentrazioan aldaketa esanguratsurik ikusi eta, beraz, psilozibinaren ekintza antidepresiboak, egungo antidepresiboen kasuan ez bezala, ez du erlazio zuzenik kortex frontaleko monoaminen mailen igoerarekin.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
