Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.12Gako-hitzak:
Haur eta Gazte Literatura, Mariasun Landa, Genero-estereotipoak, pertsonaiakLaburpena
Kongresuan aurkeztuko den lanak Mariasun Landaren produkzioak pertsonaien genero-estereotipoei dagokienez izan duen bilakaera aztertzea du helburu. Lagin gisa, Landaren produkzioko 10 urtetik gorako irakurleentzat sailkatutako bi garai desberdinetako 8 obra hautatu dira (80ko eta 90eko hamarkadetan idatzitako lau eta 2010. urteaz geroztik idatzitako beste lau) eta Fernandez Artigasek (2017) sorturiko txantiloia erabili da genero-estereotipoak aztertzeko. Ikerketaren bidez ondorioztatu da bereziki indartsuak diren pertsonaia femeninoak aurki daitezkeela Mariasun Landaren obretan, bai eta eboluzio nabarmena ikusten dela ere estereotipoak baztertze aldera.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
