Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz

Egileak

  • Ainhoa Maiz-Iginitz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Elena Gabirondo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Haritz Sardon Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Daniel Andres-Sanz CIC biomaGUNE, Center for Cooperative Research in Biomaterials
  • Fernando Lopez-Gallego CIC biomaGUNE, Center for Cooperative Research in Biomaterials

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.08

Gako-hitzak:

Biokatalisia, entzimak, polimeroak

Laburpena

Polimeroen industria geldialdirik gabe hazi da azken hamarkadetan, funtsezkoa bihurtu baita gure bizitzan. Ditugun polimero moten artean, polihidroxialkanoatoak propietate bikainak erakutsi dituzte, eta gainera bio-oinarrituak eta biodegradagarriak dira. Polimero hori lortzeko, proiektu honetan bide sintetiko berri bat bilatzen ari gara, β-zetoester batetik abiatua. Konposatu hori asimetrikoki erreduzitzen dute entzimek, β-hidroxiesterra lortzeko. Konposatu honetatik polihidroxialkanoato motako materialak ekoizteko gai izango gara.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Maiz-Iginitz, A., Gabirondo, E., Sardon, H., Andres-Sanz, D., & Lopez-Gallego, F. (2023). Polimeroak sortzeko behar diren molekulen sintesia neurrira egindako biokatalizatzaileak erabiliz. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 67–71. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.08