Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren azterketa: Autopertzeptziotik ebaluaziora
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.02.03Gako-hitzak:
Irakasleen Konpetentzia Digitala, Konpetentzia Digitala, Autopertzeptzioa, Formakuntza.Laburpena
Ikerketa honen helburua, Mondragon Unibertsitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterreko ikasleen Konpetentzia Digitalaren (KD) autopertzeptzioaren eta ezagutzaren arteko aldea ikertzea da. Konpetentzia digitala herritarrak ezinbestean izan beharreko zazpi konpetentzietako baten gisan definitzen da (European Commission, 2007). Hori dela eta, ikasleen konpetentzia digitala garatzeko irakasleek Irakasleen Konpetentzia Digitala (IKD) garatzea ezinbestekoa da (Redecke & Punie, 2017). Ikerketa honetan, irakasle izateko gaitzen dabiltzan ikasleen KD autopertzeptzioaren eta ezagutza maila konparatu dira. Emaitzek aldea nabarmena dela erakusten dute. Hori jakinda, IKDaren formazioa beharrezkoa dela ondorioztatu da.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
