Mn2O3-ZnO katalizatzailea metanolaren sintesirako, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak ekoizteko bitartekari gisa
DOI:
https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.03.02Gako-hitzak:
CO2, Katalizatzailea, Hidrokarburoak, Aurretratamendua, SintesiaLaburpena
Berotegi-efektua eragiten duten gasen etengabeko igoera dela medio, CO2-a bahitu eta balorizatzeko
prozesuek gero eta garrantzia handiagoa dute. Lan honetan, CO2-tik abiatuta hidrokarburoak etapa bakarrean (metanola bitartekari) ekoizteko prozesua aztertu da. Zehazki, bitartekari den metanola sintetizatzeko Mn2O3-ZnO katalizatzailea ikertu da. Alde batetik, katalizatzailearen kaltzinaziotenperatura egokiena 400 ºC-koa dela ondorioztatu da. Bestalde, katalizatzaileak oxido-egoeran metalegoeran baino hobeto funtzionatzen duela egiaztatu da. Azkenik, elikaduraren konposizioaren eraginari dagokionez, H2+CO elikatzean H2+CO2 elikatzean baino emaitza hobeak lortu dira, erreakzioingurunean dagoen ur-kontzentrazioaren ondorioz eta CO-aren erreaktibitate altuagoaren ondorioz.
Lizentzia
Copyright (c) 2023 IkerGazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License.
