Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketa

Egileak

  • Miren Aldasoro Lezea Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Joxerra Aihartza Azurtza Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Lander Olasagasti Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Nerea Vallejo Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.01

Gako-hitzak:

saguzarrak, ferra-saguzarrak, dieta, garapena

Laburpena

Ugaztunek jaiotzetik aldaketa fisiologikoak pairatzen dituztenez, bizi-faseetan zehar dieta aldatzen doa. Lan honetan Euskal Herriko hiru ferra-saguzarren garapenak dietan duen eragina aztertu da, hiru helbururi erantzunez: (1) Espezie bakoitzaren garapen ereduak aztertzea; (2) espezie bakoitzaren dieta adinarekin nola aldatzen den aztertzea; eta (3) hiru espezieen gazteen dietak alderatzea. Espezie bakoitzaren garapen prozesua ezberdina dela, eta gazte eta helduen dietek patroi ezberdinak erakusten dituztela ikusi dugu. Espezializazio handia duten arren, gazteen arteko dietak helduenak baino antzekoagoak dira. Beraz, espezie batzuetan ikasketak dieta baldintzatzen duen bitartean, besteetan berezko ezaugarri fisikoak nahikoak dira espezializaziorako.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Aldasoro Lezea, M., Aihartza Azurtza, J., Olasagasti, L., & Vallejo, N. (2023). Handitzen handitzen: Ferra-saguzarren garapena eta dietaren aldaketa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 5, 15–20. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.05.01