GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean

Egileak

  • Jon Ander Santas Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Alfredo Ramos Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Luis F. Callado Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Jose Javier Meana Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Guadalupe Rivero Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.03

Gako-hitzak:

Eskizofrenia, GRM2, GRM3, qPCR, Kortex aurrefrontala, Klozapina.

Laburpena

 GluR2/3ren farmako aktibatzaileak eskizofreniaren disfuntzio glutamatergikoa tratatzeko saiatu dira eraginkortasun eskasarekin, baliteke klozapinak edo beste antipsikotikok eragindako mGluR2ren murrizketagatik. mGluR2/3 kodetzen duten GRM2 eta GRM3ren gene-adierazpena qPCRz neurtu zen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean. Tratamendu antipsikotikoaren, eta bereziki klozapinaren, eragina ebaluatu zen, tratatu eta ez-tratatutako subjektu eskizofrenikoetan. GRM2 eta GRM3ren geneadierazpenean ez zen desberdintasunik aurkitu subjektu eskizofrenikoen eta kontrolen artean. Klozapinak ez zuen GRM2/3 gene-adierazpena esanguratsuki modulatu beste antipsikotikoekin konparatuz. GRM2ren transkripzio murriztuak ez du mGluR2ren dentsitate murriztua azaltzen.

Downloads

Argitaratua

2023-05-09

Aipuak nola egin

Ander Santas, J., Ramos, A., Callado, L. F., Meana, J. J., & Rivero, G. (2023). GRM2 eta GRM3 geneen adierazpenaren ebaluazioa subjektu eskizofrenikoen postmortem garuneko kortex aurrefrontalean. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4, 29–36. https://doi.org/10.26876/ikergazte.v.04.03