Bakardadeak pertsona nagusien osasun fisiko eta psiko-emozionalarekin duen harremanaren azterketa

Egileak

  • Idoia Imaz Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Ana Belén Fraile Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Amaia Irazusta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

DOI:

https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.02

Gako-hitzak:

Bakardadea, Nagusiak, Osasuna, Egoitza, Komunitatea

Laburpena

Bakardadea giza harremanen sarea hautemateko esperientzia subjektiboa da eta bizi zikloko edozein momentutan agertu daitekeen arren pertsona nagusiak zaurgarriagoak dira. Literatura zientifikoan osasun arazoek bakardadearekin duten erlazioa adierazi da baina urriagoa da bakardade sentimenduak nagusien osasunarekin duen loturari buruzko ezagupena, are gehiago egoitza eremuan bizi diren nagusietan komunitatean bizi direnetan baino. Hortaz, 60 urte edo gehiagoko nagusietan bakardadea sentitzeak osasun fisiko zein psiko-emozionalarekin duen harremana ezagutzeko zeharkako azterlan deskribatzailea burutu da Bizkaia eta Gipuzkoako testuinguruan. Bakardadeak egoera funtzionalarekin harremana duela ikusi da, komunitate zein egoitzako nagusietan dependentzia  maila areagotuz. Bakarrik sentitzea antsietatearekin eta depresioarekin ez ezik, bizi kalitatearen pertzepzio okerragoa izatearekin lotu da, emakumeetan gizonetan baino nabarmenagoa izanik.

Downloads

Argitaratua

2025-05-30

Aipuak nola egin

Imaz, I., Belén Fraile, A., & Irazusta, A. (2025). Bakardadeak pertsona nagusien osasun fisiko eta psiko-emozionalarekin duen harremanaren azterketa. IkerGazte. Nazioarteko Ikerketa Euskaraz, 4. https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.02