Laburpena
Testuingurua: Mukozelea edo kiste mukosoa listu-guruin txikiagoetan edo haien hodietan sortzen da. Ahoko ehun biguneko kiste motarik ohikoena da. Mota ohikoena estrabasazio mukozelak dira eta hozkadak eragindako traumatismo baten ondorioz listu-guruinaren hodia haustearekin lotzen da.
Helburua: Azterketa honen helburua da Debabarreneko ESIan Osakidetzaren Haurren Hortz Programan tratatutako mukozeleen kasuen azterketa egitea da, kirurgia konbentzionalaren eta diodo-laserraren bidez lortutako emaitzak konparatuz.
Materiala eta metodoak: Azken hamar urteetan, 2015eko urtarriletik 2025eko abendura bitartean, pediatriako pazienteetan, zazpi eta hamabost urte bitarte, diagnostikatutako eta tratatutako hogeita bi mukozele kasuren atzera begirako azterketa egin zen. Diagnostikoa, hasiera batean, miaketa klinikoaren bidez ezarri zen, lesioaren ohiko ezaugarrietan oinarrituta. Kasu guztietan berrespen histologikoa egin zen biopsia eszisional bidez.
Emaitzak: Aztertutako 22 kasuetatik, mukozeleen kokapenik ohikoena beheko ezpaina izan zen, 19 kasurekin (%86,4). Proportzio txikiagoan, bi kasu identifikatu ziren (% 9,1) goiko ezpainean eta kasu bat (% 4,5) aho-barrunbeko lurrean, klinikoki erranula batekin bateragarria dena. Tratamenduari dagokionez, 16 kasutan ohiko teknika kirurgikoa aukeratu zen. Gainerako 6 kasuetan, diodo-laserra erabili zen, eta lesioaren lurruntze kontrolatua egin zen.
Ondorioak: Mukozelea kirurgia konbentzionalaren bidez tratatzea aukera eraginkorra, segurua eta merkea da oraindik ere. Hala ere, diodo-laserra erabiltzea aukera terapeutiko gisa aurkezten da, eta abantaila nabarmenak ditu paziente pediatrikoen maneiuan.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2026 Maitena Urberuaga Erce, Iñaki Izaguirre Mendikute, Ander Izaguirre Urberuaga, Inés Egaña Mata, Carmen Martín Sanjuan
