Laburpena
OSASUNALDIA
Osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. Jardunaldia
Medikuntza, Erizaintza, Farmazia, Odontologia, Fisioterapia, Psikologia
OSAGAIZ aldizkariak osasun-zientzien gradu-amaierako lanen 4. jardunaldia antolatu du aurten. Horretan lankide izan ditu UEU eta EHUko Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordetza eta Medikuntza eta Erizaintza, Farmazia eta Psikologia Fakultateak. Osasunaldiaren helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea da.
Jardunaldia 2025eko apirilaren 10ean egin zen, aurrez aurre, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Leioako Egoitzan, Donostiako Medikuntzako eta erizaintzako Irakasgunean, eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolan. Eta online.
Jardunaldi honetara aurkeztu ahal izan ziren azken bi-hiru ikasturteetan osasun-zientzietako ikasketen bukaeran aurkeztu diren gradu-amaierako lanak: medikuntza, erizaintza, farmazia, odontologia, fisioterapia eta psikologia arloetakoak. Gainera, aurtengo edizioan irakasleek ere parte hartu dute, haien ikerketa-lerro eta proiektuetan eskaintzen dituzten gradu-amaierako lanen aukerak aurkeztuz, ikasleen eta irakasleen arteko harremana eta lankidetza sustatzeko.
Orain, OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi honetan aurki ditzakezue aurkeztutako lan horien laburpenak.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Jose Ramon Furundarena Sansamendi
