Laburpena
Mieloma anizkoitza hezur-muineko zelula plasmatikoen minbizia da, hein handi batean oraindik sendagaitz dirauena. Berriki, RNA ez-kodetzaileak (lncRNA) gaixotasun horren tratamendurako itu terapeutiko bezala proposatu dira. Hala ere, molekula hauek isilarazteko proteinen aurka erabilitako molekula txiki edo antigorputzak erabilgarriak ez direnez, proiektu honetan RNAn oinarritutako terapia berrien garapena proposatzen dugu. Horretarako, minbizi-zeluletan espezifikoki barneratzeko gai diren RNA aptameroak identifikatu eta mielomaren garapenean eragina duten RNAk isilaraz ditzaketen oligonukleotido terapeutikoekin elkartuko ditugu. Tratamenduak mieloma-zelulei bakarrik eragingo dienez, espezifikotasuna handitu eta albo-kalteak murriztea espero dugu.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Ane Amundarain, Xabier Agirre
