Laburpena
Gripea etengabeko mehatxua da eta, nahiz eta haurrek gehienetan sintoma subklinikoak garatu, batzuetan oso larria izan daiteke. Gripearen aurkako neurri profilaktiko nagusia gripearen txertoa da.
Gripearen aurkako txertoaren onarpena baxua da eta hainbat estrategia ezberdin ezarri dira estaldura hobetzen saiatzeko. Horien artean 2024 denboraldian 24-59 hilabeteko haurrei gripearen aurkako sudur barneko txertoa jartzea erabaki da.
2024 kanpaina sudur barneko gripearen txertaketaren lehen urtea izanik, Zumarraga Osasun Zentroan sudur barneko gripearen txertoa jaso duten familien bizipena aztertu nahi izan dugu.

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2025 Ane Zurutuza Bengoa, Juana Maria Sanchez Puentes, Pilar Gomez Cabanillas, Salome Aramburu Garate
