Hipogluzemia urdaileko kirurgiaren ondoren? kontuan hartu dezagun dumping sindromea
.pdf

Gako-hitzak

Dumping sindromea
hipogluzemia
urdaileko kirurgia

Aipuak nola egin

Gundin Leiza, L., Larrañaga Aranzadi, M., Arrondo Esnaola, A., Vilella San Martin, L., Satrustegi Aritziturri, M., & Sarasua Miranda, A. (2025). Hipogluzemia urdaileko kirurgiaren ondoren? kontuan hartu dezagun dumping sindromea . Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/6017

Laburpena

Sarrera
Dumping sindromea hipogluzemia hipozetosikoaren kausetako bat da. Urdaileko kirurgia jasan duten pazienteetan gertatzen da, bereziki Nissen funduplikaturaren ondoren. Garrantzitsua da entitate hau kontuan hartzea eta aurrekari kirurgiko horiek dituzten pazienteetan gluzemiaren monitorizazioa egitea.

Artikulu honetan dumping sindromearen bi kasu aipatzen dira. Bi kasuetan Nissen funduplikaturaren ebakuntza egin zitzaien eta bietan glukosa mailen neurketa egin ondoren otorduen osteko hipergluzemia eta ondorengo hipogluzemia agerian geratu ziren, dumping sindromea diagnostikatuz.

Bi kasuetan, elikadura-jarraibide bat ezarri zen, otordu zatikatuak eta maizagoak eginez eta azkar xurgatzen diren karbohidratoak baztertuz. Horrez gain, arto-almidoia gehitu zitzaien otorduei, xurgapen moteleko karbohidrato gisa, gluzemien kontrol egokia lortuz.

Ondorioak
Urdaileko kirurgiaren aurrekaria duten pazienteetan hipogluzemia hipozetosikoa agertzen bada, dumping sindromea baztertzea beharrezkoa da. Maneiu nutrizionala funtsezkoa da eta gehienetan nahikoa izaten da gaixotasuna kontrolatzeko. Urdaileko kirurgia izan duten pazienteetan, otordu ondorengo gluzemiaren neurketa baloratu daiteke, batez ere sintomak badituzte. 

.pdf
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Leire Gundin Leiza, Marta Larrañaga Aranzadi, Ane Arrondo Esnaola, Leyre Vilella San Martin, Miren Satrustegi Aritziturri, Ainhoa Sarasua Miranda