Kanpoko Drainatze Bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak
.PDF

Gako-hitzak

Bentrikulitisa
Kanpoko drainatze bentrikularra

Aipuak nola egin

Aizpuru Zinkunegi, X. (2025). Kanpoko Drainatze Bentrikularraren ondoriozko konplikazio moduan agertzen diren bentrikulitisak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5508

Laburpena

  1. Sarrera

Bentrikulitisa garun-bentrikuluen infekzioa da eta Kanpoko Drainatze Bentrikularra (KDB) ezartzearen konplikazio gisa ager daiteke. KDB hainbat patologia neurologikoren ezinbesteko tratamendua da. KDBen maneiuan eta bentrikulitisen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan aurrerakuntza nabariak egon diren arren, oraindik nahiko gatazkatsuak diren aztergaiak dira.

  1. Helburua

KDBen ondoriozko bentrikulitisaren jatorria eta arrisku-faktoreak zehaztea eta hauen prebentzioa, diagnostikoa eta ondorengo tratamendu egokia definitzea.

  1. Metodologia

Bi zati ditu ikerketak: bilaketa bibliografikoa eta datu-basearen azterketa. Bigarren zatian atzerantz begirako ikerketa deskribatzaile bat egin da 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra Donostiako Unibertsitate Ospitaleko ZIUan KDB bat ezarrita izan duten pazienteak barneratzen dituena. Bentrikulitisen intzidentzia, eragile mikrobiologikoa eta arrisku-faktoreak (KDB ezarrita izandako egunak, aurretiko antiagregazio edo antikoagulazio egoera eta hilkortasuna) aztertu dira.

  1. Emaitzak

Aztertutako 34 kasuetatik, guztiek izan dute KDB ezarria eta %20,6k bentrikulitisa garatu dute. KDB ezartzearen arrazoiak odoljario-subaraknoideoak (%58,8), parenkima-barneko edo bentrikulu-barneko odoljarioak (%35,4) eta drainatze bentrikulu-peritonealaren konplikazioak (%5,8) izan dira. Pazienteek batez beste 11,5 egunez izan dute KDB ezarria, %58,88k zazpi egun baina gehiagoz. Bentrikulitis kasuen %62,5an eragilea Staphylococcus epidermidis izan da. Ez da heriotza kasurik erregistratu.

  1. Ondorioak

Donostiako Unibertsitate Ospitalean KDBaren ezarpenaren ondorioz garatzen diren bentrikulitisaren ehunekoa literaturan deskribatzen dena baina altuagoa da (%20,6 eta %8 literaturan). KDB zazpi egunez baino gehiagoz ezarrita izatea (p=0,013) eta pazienteak ospitalizatu aurretik antiagregatuta edo antikoagulatuta egotea (p=0,039) arrisku-faktoretzat deskribatu dira. Etorkizunean gaiaren inguruko ikerketa gehiago egiteko beharra ikusten da.

.PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Xumai Aizpuru Zinkunegi