Eritrozitosiaren maneiua pediatrian
PDF

Gako-hitzak

polizitemia/eritrozitosia
sortzetikoa
polizitemia vera
gaixotasunaren maneiua
pediatria

Aipuak nola egin

Lizarraga Navarro, L. (2024). Eritrozitosiaren maneiua pediatrian. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 8. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5137

Laburpena

Eritrozitosia pediatrian oso ezohikoa da eta intzidentzia zehatza zein den jakitea zaila da. Umeetan zein helduetan kausarik ohikoena hipoxemiaren ondoriozko eritropoietinaren handitze fisiologikoak eragindakoa da. Pediatrian, eritrozitosiaren bigarren kausa ohikoena sortzetikoa da; helduetan, aldiz, hartutakoa; zehazki, polizitemia vera.

Helduetarako, eritrozitosiaren maneiurako algoritmoak daude, polizitemia vera baztertzea helburu dutenak. Pediatrian, ordea, ez dago berariazko algoritmorik. Hori dela eta, ikerketa honek helduetan erabiltzen den algoritmo-diagnostikoak pediatrian duen baliogarritasuna eta pediatriarako algoritmo egokiagoak aztertzea du helburu. 

Berrikuspen bibliografikoa egin ostean, pediatrian eritrozitosiaren maneiurako berariazko algoritmoa izatea baliagarria dela ondorioztatu dugu. Algoritmoa helduekiko ezberdina izan behar da, bi populazioen artean dauden ezberdintasun etiologikoak direla eta. Pediatriarako proposatzen den algoritmoan, lehenik eta behin, eritrozitosia eragin dezaketen kausa sekundarioak aztertu behar dira. Behin eritrozitosia baieztatu eta kausa sekundarioak baztertuta, sortzetiko kausak bilatu beharko dira. Horretarako, pazientea erreferentziazko onkohematologia pediatrikoko zerbitzura bideratuko da, ikerketa sakontzeko helburuarekin.

PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2024 Libe Lizarraga Navarro