Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila
PDF

Gako-hitzak

Endometriosia
ausazkotze mendeldarra
ezaugarri antropometrikoak
ezaugarri menstrualak

Aipuak nola egin

Garitazelaia González, A., Bilbao, J. R., Fernandez-Jimenez, N., & García-Santisteban, I. (2021). Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.417

Laburpena

Endometriosia kausa ezezaguneko gaixotasun ginekologiko ohikoenetariko bat da, funtzionalki aktiboa den endometrio-ehuna umetoki-barrunbetik kanpo haztean agertzen dena. Fenotipo ugarirekin erlazionatu da, hala nola neurri antropometrikoekin eta ezaugarri menstrualekin. Hala ere, ez da oraindik ezagutzen azken horiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen duten. Genetika komun hori aztertzeko, bi lagineko ausazkotze mendeldarraren (2SMR) analisia egin genuen, GWAS ikerketetako datu publikoak erabiliz. Gure emaitzen arabera, pisu baxuak eta hilekoaren ziklo laburrek endometriosiarekin harreman genetikoa dute. Are gehiago, badirudi erlazio hori kausala izan litekeela.

 

* IKERGAZTE 2021eko lan saritua

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.417
PDF