Barrabiletako zelula germinalen minbizia eta konbertasak
PDF

Gako-hitzak

Barrabiletako minbizia
seminoma
proproteina konbertasak
mikroingurunea

Aipuak nola egin

Velado-Eguskiza, A., Gomez-Santos, L., & Alonso, E. (2021). Barrabiletako zelula germinalen minbizia eta konbertasak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.399

Laburpena

Barrabiletako zelula germinalen minbizia tumorerik ohikoena da gizonezko gazteen artean. Sendagarria da kasu gehienetan eta ez dauka oso prebalentzia alturik, azken urteetan gora egin badu ere. Barrabiletako tumore germinalak deritze, hozi-zeluletatik sortzen baitira. Tumore horiek tratatzeko erabiltzen diren  estrategia terapeutikoak azkeneko 50 urteetan aldatu ez izanak gaixoen bizi-kalitatea murriztua uzten du, epe luzerako albo-ondorio larriak baititu (gaixotasun kardiobaskularrak eta bestelako tumoreak garatzeko arrisku altuagoa, ugalketa-ahalmen gutxitua, etab). Hori dela eta, ezinbestekoa da ikerketa gehiago egitea bizirik dirauten gazteen bizi-kalitatea bermatzeko. Proproteina konbertasak (pro)proteina inaktiboen heltze-prozesuaren arduradunak diren proteasak dira. Hainbat funtzio dituzte, eta, beraz, haien adierazpenaren aldaketak hainbat egoera patologikorekin erlazionatu dira, hala nola minbiziarekin edo hanturarekin. Haien substratu askok erlazio zuzena dute garapen tumoralarekin eta egiaztatu da haien inhibizioak tumoreen agerpena moteltzen duela. Hori guztia kontuan hartuta, interesgarria litzateke aztertzea barrabiletako minbizian konbertasen esangura, haren diagnosirako zein terapeutikarako, biomarkatzaile edota itu terapeutiko gisa.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.399
PDF