GITEPen 5 urteko esperientzia Gipuzkoan: diziplina anitzeko taldea biriketako tronboenbolismo akutu larriaren artatze integralerako
PDF

Gako-hitzak

biriketako tronboenbolismoa
arriskuaren estratifikazioa
diziplina anitzeko taldeak
TEPKodea
kateter bidez gidatutako terapia farmakoinbasiboa
fibrinolisi sistemikoa

Aipuak nola egin

Reviejo Jaka, K., Iriarte Ibarraran, M., Pascal Jimenez, M., Txoperena Altzugarai, G., Arcega Fernandez, I., Zubia Olaskoaga, F., Ormazabal Zabala, T., Sanmartin Pena, X. C., Lasa Larraya, G., Larman Tellechea, M., Salegi Etxebeste, I., Royo Gutiérrez, I., Saenz Bermejillo, A., Goiti Unibaso, J. J., & Lozano Martínez-Luengo, I. (2021). GITEPen 5 urteko esperientzia Gipuzkoan: diziplina anitzeko taldea biriketako tronboenbolismo akutu larriaren artatze integralerako. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.320

Laburpena

Sarrera: 2012ko urtarrilean GiTEP diziplina anitzeko taldea eratu zenbiriketako tronboenbolismo akutu larriaren tratamendurako, Gipuzkoan, 800.000 biztanleko eremuan. Helburua prozesu honetan inplikatutako zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea zen, erantzun azkarrago, aktiboago, osoago eta indibidualizatuago bat emanaz.

Material eta metodoak: GiTEPek barne hartzen ditu medikuntza intentsiboko, kardiologia interbentzionistako, bihotzeko kirurgiako, pneumologiako, erradiodiagnostikoko, erradiologia interbentzionistako, larrialdietako, hematologiako eta onkologiako espezialistak. 2012ko urriaren eta 2016ko abenduaren artean ingresatutako pazienteen ezaugarri demografikoak, tratamendua eta lehen 6 hilabeteetako bilakaera aztertu ziren.

Emaitzak: Denbora-tarte horretan 178 paziente ingresatu ziren biriketako tronboenbolismoagatik Gipuzkoako zainketa intentsiboen unitateetan, European Society of Cardiologyren 2014ko sailkapenaren arabera estratifikatuta. Horietatik, 124 pazientetan (% 70) aktibatu zen GiTEPKodea, eta horien artean 35 arrisku handikoak eta 89 arrisku ertain-altukoak izan ziren. Batez besteko adina 65 urtekoa izan zen, eta % 50,6 gizonak izan ziren. Gehien erabili zen tratamendua antikoagulazioa izan zen (% 57,3). Birperfusio aurreraturako, kateter bidez gidatutako teknika farmakoinbasiboa (% 28,1) eta rtPA bidezko fibrinolisi sistemikoa (% 12,4) erabili ziren. Ez zen inor ebakuntza bidez tratatu. % 6,7k konplikazio hemorragikoak izan zituen, bat bera ere ez bizi-arriskukoa edo intrakraneala. ZIUko egonaldiaren mediana 3 egunekoa izan zen, eta ospitalekoarena 9 egunekoa. 30 egunerako hilkortasuna% 6,2koa izan zen.

 Eztabaida eta ondorioak: Biriketako tronboenbolismo larriaren diziplina anitzeko kudeaketak paziente hauen tratamendurako jarrera proaktiboago eta antolatuago bat ahalbidetu du, konplikazio hemorragiko larririk gabe eta espero baino hilkortasun txikiagoarekin.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.320
PDF