Nutrizioaren garrantzia alboko esklerosi amiotrofikoan: arreta nutrizionala
PDF

Gako-hitzak

alboko esklerosi amiotrofikoa
desnutrizioa
elikadura

Aipuak nola egin

Leunda, L. E., Landa, J. A., Ercilla, M. L., Umerez, M. I., Urretavizcaya, M. A., Garcia de Andoin, M. J. B., & Lizardi, A. M. (2020). Nutrizioaren garrantzia alboko esklerosi amiotrofikoan: arreta nutrizionala. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/301

Laburpena

Alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) garuneko zein bizkarmuineko motoneuronen galera progresiboa sortzen duen gaixotasun neurodegeneratiboa da.

AEA izateak zuzenean eta era negatiboan eragiten dio gaixoaren nutrizio-egoerari. Desnutrizioa oso ohikoa den sintoma da AEA duten gaixoengan eta muskuluen eta immunitatearen ahuldura dakar, eritasuna areagotuz eta biziraupena gutxituz. Desnutrizioa faktore prediktibo independentea dela frogatu da hainbat ikerketatan. Hori dela-eta, oso garrantzitsua da balorazio nutrizional goiztiarra eta aldizkakoa egitea AEA duten gaixoetan, elikadura gaixoaren egoera klinikora egokitzeko une oro.

PDF