Erizaina eta komunikazioa egoera terminalean dauden gaixo pediatrikoekin eta horien familiekin
PDF

Gako-hitzak

Zainketa aringarriak
gaixo terminalak
pediatria
erizaina
komunikazioa

Aipuak nola egin

Mayoz Elicegui, A. (2019). Erizaina eta komunikazioa egoera terminalean dauden gaixo pediatrikoekin eta horien familiekin. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.273

Laburpena

Gaurko gizartean, haurtzaroa eta nerabezaroa poztasun- eta zoriontasun-garai moduan identifikatu arren, aldi horretan zenbait gaixotasun agertzea ohikoa izaten da eta haurren zein nerabeen heriotza ere errealitate bat da. Hala ere, azken urteetan, gaixotasun sendaezinak dituzten haurren eta nerabeen biziraupena luzatzen joan da, eta, ondorioz, zainketa aringarri pediatrikoak geroz eta indar handiagoa hartzen joan dira. Zainketa horietan, beste gauza batzuen artean, komunikazioa funtsezko tresna bilakatzen da. Komunikazioa, esfortzua, ardura eta abilezia eskatzen duen alor bat da eta kasu askotan informatzearekin erlazionatzen den arren, hori baino haratago doan prozesua da. Lan honen helburua egoera terminalean dauden gaixo pediatrikoekin eta horien familiekin erizainak izan beharreko komunikazioa deskribatzea da. Literaturaren berrikuspen narratiboa egin da, gako-hitz eta deskriptore desberdinetan oinarrituz Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), PubMed, Medes eta Dialnet datu-baseetan bilaketak eginez. Horretaz gain, hainbat web-orri eta liburu kontsultatu eta bigarren mailako bilaketa burutu da. Gaixo pediatrikoetan, komunikazioaren egokitzapenak duen garrantzia eta horren nondik norakoak azaldu dira. Bestalde, egoera terminalean dauden haur eta nerabeekin komunikatzeko, osasun-profesionalak garatu beharreko komunikazio-teknikak landu dira. Jarraian, heriotzaren inguruko elkarrizketa egiteko kontuan izan beharreko puntuak deskribatu dira. Azkenik, osasun-profesionalen eta familiaren arteko komunikazioa azaldu da. Ondorio nagusi moduan zera esan daiteke: zainketa aringarri pediatrikoetan komunikazioa funtsezko tresna den arren, praktikan gabezia ugari nabari diren alorra dela.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.273
PDF