Santiago belarraren elkarrekintzak medikamentuekin
PDF

Gako-hitzak

Hypericum perforatum
Santiago belarra
depresioa
medikamentu-elkarrekintzak

Aipuak nola egin

Barrutia, A. M. (2019). Santiago belarraren elkarrekintzak medikamentuekin. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/234

Laburpena

 

Hypericum perforatum edo Santiago belarra depresio arin eta moderatua tratatzeko egokietsita dagoen landarea da, medikamentu eta elikagai osagarri moduan komertzializatuta dagoena. Eraginkortasun handia erakutsi du, alta, elkarrekintza ugari aurkezten ditu sendagai batzuekin batera hartzean. Eskuragarritasun erraza duenez, kontuan hartu beharreko arriskua da. Hori dela-eta, artikulu honek kontuan eduki beharreko elkarrekintzen ebidentzia zientifikoa biltzen du. Herritarrek ezagutu behar duten jazoera posible bat da, landare-jatorriko produktuak beti seguruak edo seguruagoak diren pertzepzio okerra baitute anitzek. Kontrol eta heziketan medikuen, erizainen eta batez ere farmazialarien eginkizuna funtsezkoa da.

PDF