Proteina Ugariko Dietak: Lagunak ala Etsaiak? Artikuluen Berrikusketa.
PDF

Gako-hitzak

giltzurruna
proteinak
dieta
kaltea
giltzurrun-kaltea
giltzurrun-gutxiegitasuna
kirola
glomerulua
hiperfiltrazioa

Aipuak nola egin

Barandiaran, A. G. (2019). Proteina Ugariko Dietak: Lagunak ala Etsaiak? Artikuluen Berrikusketa. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.228

Laburpena

 

Oso hedatua dago proteinek, kopuruhanditan hartuta zein bestela ere, giltzurrunen kaltea ekartzen dutela. Jakina da proteinaren ekarpenaren murrizketak giltzurrun-gutxiegitasun diabetikoa zein ez-diabetikoaren aurrera egitea atzeratzen dituela, baita hauek bere baitan dakartzaten ondorioak ere. Beste alde batetik, proteinek kirol-errendimendua hobetzen eta muskulu-masa sortzen laguntzen dute, eta hainbat saiakuntza klinikotan agertu dira, proteinek kirolari osasuntsuetan eragiten dituzten aldaketak parametro funtzionaletan eta biokimikoetan. Orain arte, bi argudio kontrajarri daude proteinen kontsumoaren gainean: batzuek giltzurrunak kaltetzen dituztela, besteek eragin negatiborik ez dutela. Biak bateratuz gero, esan daiteke jada gaixo dagoen giltzurrunean proteinen kontsumo handiak kaltearen aurrera egitea sustatzen duela, pertsona osasuntsuetan ordea, inolako kalterik sortzen ez duelarik. Lehenaren babesleek proteina-kontsumoarekin kontuz ibiltzeko, eta beronen murrizpenaren aldeko jarrera dute; bigarrenek ordea kontsumo librea bultzatzen dute, baita altua ere, helburuak lortzeko bidean kalterik ez omen du sortzen eta. Baieztapen hauek zentzuzkoak diren ala ez argitzeko hainbat datu eta iturri bildu dira berrikuspen honetan, animalia zein gizakietan (osasuntsu daudenak, gaixo egoteko arriskuan daudenak, zein gaixorik daudenak) buruturiko saiakuntzak, gaiaren inguruan hipotesi berriak eta erantzun posibleak mahaiaren gainean jartzeko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2019.228
PDF