Laburpena
Anafilaxia susmatu bezain laster tratatu behar da. Triaje edo sailkapenerako sistemak larrialdietako zerbitzuen sarrerak dira, eta gaixoen atentzioa aurreratzen dute. Anafilaxiaren berezitasunak bere identifikazioa eta atentzioa zaildu ditzake.
Gure Pediatriako Larrialdietako sailkapenaren bidez (Umeen Triajerako Kanadar Sistemaren [PaedCTAS] adaptazioa) aurreratutako kasu klinikoak aztertuko ditugu. Sistema horrek hiru pauso dauzka: lehen itxuraren balorazioa ebaluazio pediatrikoaren triangeluaren (EPT) bidez egiten da, gero kexa nagusiaren azterketa egiten da, eta diskriminatzailearen datuak lortzen dira (bizi-konstanteak, aurreko gaixotasunak…). Datu guztiak gehitzen dira lehentasun-maila, itxarote-denbora eta ubikazioa emanez.
Aztertutako kasuak: a) 9 urteko ume bat, elikagaiak sortutako anafilaxia eduki eta bere adrenalina autoinjektagarria erabili ondoren Larrialdietara hurbildu zena; b) 3 urteko umea, esneak sortutako anafilaxia eduki eta bere Osasun Zentroan adrenalina hartu ondoren Larrialdietara bidalia; c) 11 urteko neska, aurreko elikagai-alergiarekin, urtikaria zuen fruitu lehorrak jan ondoren; d) 11 urteko mutila shock anafilaktikoarekin. Lehenbiziko kasuari erdi-mailako lehentasuna eman zitzaion eta itxarongelara bidali. Bigarrenak lehentasun egokia eta erreanimazioan aztertuta izan zen; hirugarren kasua itxarongelan zorabiatu eta konortea galdu zuen medikuak ikusi ondoren eta erreanimaziora pasatu zen, eta laugarrena ongi aurreratu, erreanimaziora eta zainketa intentsiboetan ingresatu zen.
Lehen itxura bakarrik ez da fidagarria erreakzio alergiko larri bat aurreratzeko. Kontuan hartu behar diren datuak sailkapen egoki bat egiteko: gaixotasun sistemiko bat da eta azaletik kanpo edukitzen diren sintomak azalarenak baino garrantzitsuagoak dira; aurrekari alergikoak anafilaxia-arriskua duten gaixoak identifikatzeko datu lagungarriak dira; sintomen iraupenak anafilaxiaren diagnosia ezeztatu dezake.
Itxarote-denborak eta adrenalina jartzearen atzerapenak anafilaxiaren pronostikoa okertu dezakete.