Laburpena
Loezin primarioan, batez ere larriak ez diren kasuetan, sendabelarren erabilera hiperaktibazio eta loezina tratatzeko aukera bat izan daiteke, bai ezaugarri hipnotiko eta erlaxagarriengatik; eta baita loaren arkitektura eraldatzen ez dutelako ere. Berrikuspen honetan, loezinerako farmazietan eskuragarri ditugun landareak bildu dira, bi taldeetan banatuz: loezina tratatzeko erabilgarriak diren landareak eta loezina tratatzeko erabilgarriak izan daitezkeen landareak.