Abstract
Euskal Herriko fakultateetan urtetik urtera gero eta gradu-amaierako lan gehiago euskaraz egiten direla kontutan hartuz OSAGAIZ aldizkariak 2021ean beste pauso bat ematea erabaki zuen eta “OSASUNALDIA” antolatu zuen, Osasun-Zientzien gradu-amaierako lanen 1. Jardunaldia. Aurten bigarren OSASUNALDIA antolatu dugu eta oraingoan ere modu telematikoan ospatu dugu. Beste behin lankide izan ditu UPV-EHUko Euskararen Errektoreordetza, Medikuntza eta Erizaintza, Psikologia eta Farmazia Fakultateak. Baita Gipuzkoako Sendagileen Elkargoa eta aurten lehen aldiz Bizkaiako Foru Aldundia.
Jardunaldia 2022ko ekainaren 14an egin zen. Helburua gradu-amaierako lanei ikusgarritasun handiagoa ematea izan zen. Jardunaldi honetara aurkeztu ziren azken ikasturtean aurkeztutako 13 gradu-amaierako lan. Osasun-arlo ezberdinetatik jasotako lanak izan ziren, medikuntzakoak, erizaintzakoak, farmaziakoak eta psikologiakoak. Aurtengo laburpenak bildu eta OSAGAIZ aldizkariaren ale berezi bat argitaratu dugu zuen interesekoa izango delakoan.