Laburpena
Kasu klinikoetan oinarritutako medikamentuak arrazoiz preskribatzen ikasteko ikasmaterial digital hau Medikuntzako, Farmaziako, Odontologiako eta Fisioterapiako ikasleei zuzenduta dago. Lanak 10 kasu kliniko biltzen ditu: infekzioa, arnas aparatuko eta digestio‐aparatuko gaixotasunak, gaixotasun kardiobaskularrak (hipertentsio arteriala eta bihotz‐gutxiegitasuna), hiperkolesterolemia, mina, gaixotasun psikiatrikoak eta neurologikoak. Beherago agertzen den estekan deskarga daiteke.