Laburpena
Farmakologia Aplikatuari buruzko ikasmaterial digital hau Medikuntza, Farmazia, Odontologia eta Fisioterapiako ikasleei zuzenduta dago. Lana hiru ataletan banatuta dago: Farmakologia kliniko orokorra; Farmakologia klinikoa zahartzaroan, haurtzaroan eta gibeleko eta giltzurruneko gaixotasuna duten pazienteetan, eta, azkenik, Farmakologia klinikoa ohiko gaixotasunetan. Beherago agertzen den estekan deskargatu daiteke.