Zelula amen garrantzia gainbehera neurodegeneratiboan, minbizian eta ehunen birsorkuntzan
PDF

Gako-hitzak

Zelula ama
minbizia
birsorkuntza
ehun-ingeniaritza

Aipuak nola egin

Garcia-Gallastegi, P., Urrutia, J., Irastorza, I., Luzuriaga, J., & Revuelta, M. (2023). Zelula amen garrantzia gainbehera neurodegeneratiboan, minbizian eta ehunen birsorkuntzan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 7(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.484

Laburpena

Minbizia, neurodegenerazioa eta ehun-ingeniaritza, gaur egungo biomedikuntzako gairik jorratuenak dira. Zein baino zein garrantzitsuagoak dira pazientearen ongizatea handitu eta zama ekonomiko eta soziala gutxitzeko. Baina zein da hiru alor horiek elkar ditzakeen puntu amankomuna? Hiru patologien ikerkuntzan jauzi kualitatiboa eragin dezakeen elementua, zelula amen erabilera alegia.

Zelula amak desberdindu gabeko zelulak dira, autoberritzeko eta zelula-leinu anitzetarantz desberdintzeko gai direnak. Zelula ama helduak, enbrionarioak ez bezala, gizaki helduen ehunetako nitxo ezberdinetan kokatzen dira eta berritze-tasa txikia dute; izan ere, G0 aldian mantentzen dira eta soilik egoera zehatzetan aktibatu edo desberdintzen dira.

Orotara, berrikuspen honek zelula amek egoera desberdinetan izango duten inpaktuaren isla bat izan nahi du. Lan honen helburua izan da zelula ama helduen rol ezberdinak aztertzea, gaixotasun neurodegeneratiboetan, minbizian eta ehun kaltetuen birsorkuntzan duten papera aztertuz eta terapia zelularrean duten garrantzia aipatuz.


 

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2023.484
PDF