Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka
PDF

Supplementary Files

1. irudia
2. Irudia
3. Irudia
4. Irudia
5. Irudia

Gako-hitzak

Melanoma
Immunologia
Immunoterapia

Aipuak nola egin

Crende, O., & García-Gallastegi, P. (2020). Immunoterapian aurrerapenak melanoma metastasikoaren aurka. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 4(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.276

Laburpena

Melanoma melanozitoak gaiztotzearen ondorioz sorturiko larruazaleko minbizi mota bat da. Azken hamarkadan gaixotasun horrek izandako intzidentziaren igoera dela-eta, garrantzi kliniko, sozial eta ekonomiko handia sortu du. Melanomaren tratamendua desberdina da tumore motaren eta haren estadioaren arabera, bai eta gaixoaren osasun-egoeraren eta adinaren arabera ere. Melanomaren tratamendu klasikoen artean, kirurgia, kimioterapia eta erradioterapia nagusitzen dira, baita zuzendutako terapia molekularra ere. Horiek, albo-ondorio larriak ekartzeaz gain, hainbat gaixorengan ez dute eraginik. Azken urteotan, immunoterapian oinarritutako medikamentuak indar handia hartzen ari dira. Terapia biologikoa izenez ezagutzen dena ere, gorputzaren defentsa naturalak minbiziari aurre egiteko estimulatzen dituen minbiziaren tratamendu mota bat da. Gorputzak berak ekoiztutako edo laborategi batean egindako substantziak erabiltzean datza sistema immunitarioaren funtzioa hobetzeko edo zaharberritzeko.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2020.276
PDF