Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila
DOI:
https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.417Gako-hitzak:
Endometriosia, ausazkotze mendeldarra, ezaugarri antropometrikoak, ezaugarri menstrualakLaburpena
Endometriosia kausa ezezaguneko gaixotasun ginekologiko ohikoenetariko bat da, funtzionalki aktiboa den endometrio-ehuna umetoki-barrunbetik kanpo haztean agertzen dena. Fenotipo ugarirekin erlazionatu da, hala nola neurri antropometrikoekin eta ezaugarri menstrualekin. Hala ere, ez da oraindik ezagutzen azken horiek eta endometriosiak oinarri genetiko bera partekatzen duten. Genetika komun hori aztertzeko, bi lagineko ausazkotze mendeldarraren (2SMR) analisia egin genuen, GWAS ikerketetako datu publikoak erabiliz. Gure emaitzen arabera, pisu baxuak eta hilekoaren ziklo laburrek endometriosiarekin harreman genetikoa dute. Are gehiago, badirudi erlazio hori kausala izan litekeela.
* IKERGAZTE 2021eko lan saritua
Argitaratua
2021-12-31
Garitazelaia González, A., Bilbao, J. R., Fernandez-Jimenez, N., & García-Santisteban, I. (2021). Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: oinarri genetiko komunaren bila. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2021.417
Zenbakia
Atala
Lan sarituak