Bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea: erizaintza-zainketak

Egileak

  • Estibaliz Larrañaga Manzano Euskal Herriko Unibertsitatea

DOI:

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.315

Gako-hitzak:

Linfedema, bizi-kalitatea, erizaintza-zainketak

Laburpena

Sarrera: Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartearen datu epidemiologikoen arabera, 2012 eta 2019 urte tartean bularreko minbiziaren intzidentzia % 7,5 hazi da. Ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamendua jaso duten emakumeen eta horrekin erlazionatutako linfedemaren intzidentziak ere gora egin du. Frogatu da linfedema pairatzen dutenek ezintasun handiagoa dutela, bizi-kalitate okerragoa eta nahasmendu psikologiko gehiago dituztela konplikazio hori ez dutenek baino, eta, ikerketek diotenaren arabera, erizaintza-zainketek paziente horien egoera hobetu dezakete.

Helburua: Lan honen helburu orokorra da bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea hobetu dezaketen erizaintza-zainketak aztertzea.

Metodologia: Helburuen garapenerako berrikusketa narratiboa erabili da eta PIO egiturari jarraituta zenbait datu-basetan (Pubmed, Biblioteca Virtual de la Salud, Dialnet, Cuiden eta Cochrane) bilaketa bibliografikoa aurrera eraman da. Horrez gain, informazio zabalagoaren bila, hainbat web-orri ere kontsultatu dira (Asociación Española contra el Cáncer, American Society of Clinical Oncology, National Cancer Institute eta NNNConsult). Barneratze- eta kanporatze-irizpideak aplikatu ondoren, 17 artikulu, txosten zientifiko 1 eta 4 web-orrirekin egin da lan.

Emaitzak: Linfedemak pazientearen bizi-kalitatean eragin nabarmena daukaongizate fisikoan, psikologikoan, sozialean eta espiritualean. Erizain-interbentzioek bizi-kalitatea hobetzen lagundu dezakete identifikazio goiztiarrarekin, osasun-heziketarekin, profesionalen koordinazioarekin, autozainketaren promozioarekin eta konpresio-arropen erabilera bultzatzearekin.

Ondorioak: Linfedemak 7 domeinuetan du eragina pazienteen eguneroko bizitzan.Erizaintzari dagokionez, osasunaren promozioan eta konplikazioaren prebentzioan dago gakoa.

Author Biography

Estibaliz Larrañaga Manzano, Euskal Herriko Unibertsitatea

Erizaina

Downloads

Argitaratua

2021-07-01

How to Cite

Larrañaga Manzano, E. (2021). Bularreko minbizia jasan duten eta linfedema pairatzen duten emakumeen bizi-kalitatea: erizaintza-zainketak. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 5(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2021.315

Zenbakia

Atala

Artikuluak