"Tolosa asaldatu zuten zortzi egunak". 1934ko Urriko greba iraultzaileko gora-beherak
Egileak
Asier Artola
Laburpena
1934ko urriko iraultzak Tolosan izan zuen eragina aztertzen du lan honek. Gertaera hark Gipuzkoan izandako garrantzia Arrasatera eta Eibarrera mugatu dituzte orain arteko ikerketek, baina industriak eta langile-mugimenduak indarra zuten beste toki batzuetan ere oihartzuna izan zuen sozialisten iraultza-ahaleginak. Are gehiago, zenbait jeltzalek eta anarkistek ere bat egin zuten mobilizazio harekin. Dena den, gobernuaren, herri-agintarien eta segurtasun-indarren erantzun azkar eta indartsuak eragotzi egin zuen mugimenduaren arrakasta, baita Tolosan ere.