Aldizkariari buruz

 

Aldizkariaren historia

Kondaira aldizkaria Udako Euskal Unibertsitatearen (UEUren) Historia Sailak sortu zuen 2003 urtean Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker. Hurrengo urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu izan zuen. Lehen zuzendaria Jurgi Kintana izan zen, eta 2008. urtean Mikel Aizpuruk hartu zuen ardura hori.

Aldizkariak bi garai ditu. Lehenengo garaian (1-10. zkiak), aldizkariak webgune propio bat zuen eta bertan historia artikuluak ezezik, historia materialak ere eskaintzen ziren, hala nola, testu historikoak, mapak, apunteak... Zenbait arazo teknikoren ostean, webgunea itxi behar izan genuen 2013-2014. urteetan.

Bigarren garaia, 11. zenbakitik aurrerakoa, aldizkaria OJS plataformaren bitartez argitaratzen dugu. Aldizkari zientifikoak argitaratzeko gaur egun oso zabalduta dagoen argitalpenerako plataforma da, irekia ere badena. Estandar oso zabalduak erabiltzen ditu eta gainera euskara lokalizatuta dago.

Bigarren garai honetan, erabilitako azpiegituraren ondorioz Kondaira proiektuaren atal bat kanpo geratu da, historiako testu eta material historikoena hain zuzne ere. Gure asmoa da material hori guztia UEUren Otarrean eskuragarri jartzea.

2023an bigarren garaiari itxiera eman diogu, HISTORIALARI EUSKALDUNEN NAZIOARTEKO VI. TOPAKETAko lanak biltzen dituen argitalpen bat prestatuz.