Euskarazko historiografia (I): aurrekariak eta lehen pausoak (XVI-XIX mendeak)
Laburpena
Artikulu honetan euskarazko historiografiaren hastapenak aztertzen dira. Horretarako XVI. mendean hasi zen euskarazko prosa idatziaren ildoari segitu zaio XIX. mendera arte, haren baitan historia generoko lanik egin ote zen ikertuz. Era horretara zenbait aitzindari xume aurkitu dira: Etxeberri Sarakoa, Egiategi, Iztueta, Hiribarren, etab. Eta haien produkzioaren testuinguru soziokulturala eta mugapenak azaltzeko saioa egin da.