1920. urteko maiatza: Berrezarkuntzaren krisia Donostian

Authors

  • Berta Etxeberria UPV/EHU

Abstract

Datozen orrietan 1920ko maiatzean Donostian berrezarkuntzaren krisia agerian utzi zuten gertakarien berri emango dugu. Baita eskualde zein probintzian izandako hedapena ere. Horietan I. Mundu Gerra osteko krisi industrialak eragindako atzerapen ekonomikoa, ezinegon politikoa eta Espainia eta Nazioarteko harremanak izan ziren arrazoi nagusi. Azter ditzagun bada jazotako gertakariak, euren testuingurua eta izandako ondorioak.

Downloads

Published

2017-01-02

Issue

Section

Artikuluak