Sin canción, no hay revolución. Musika eta iraultza Latinoamerikan

Authors

  • Gorka Etxebarria

Abstract

Cubako iraultzak nazioa eta amerikar kontinentea ulertzeko beste modu bat posible zirela erakutsi zuen. Latinoamerika osoan zehar hedatu zen uhin iraultzailean, elite politiko eta ekonomikoen oposizio mugimenduentzako kode eta espazio bereziak sortu eta eskaini zituen Nueva Canción Latinoamericana mugimendu kulturalak. Identitate nazional berriak eta latinoamerikar identitate iraultzailea eratzen lagundu zuen eta mobilizazio politiko eta sozialerako eragile izan zen. Tradizioa, orainaldia eta etorkizunaren arteko harreman berri bat proposatu zuen, beste kontinente posible bat irudikatzeko aukera irekiz.

Downloads

Published

2015-03-08

Issue

Section

Artikuluak