Gozogintza Gasteizen XVIII. Mendean
Abstract
Gozogintzaren historia orokorretik abiatuz, jarduera honek XVIII. mendeko Gasteizen izan zuen agerpena lantzen du artikulu honek. Lehenik Europako eta Euskal Herriko elikadurak izandako bilakaera eta eboluzioa aztertzen da, bereziki Aro Berriko eraldaketei arreta eskainiz (Amerikatiko eta Asiatik heldutako produktu berriak, etab). Ondoren Gasteizko gozogintzan ziharduen gremio boteretsuaren gorabeherak ikertzen dira.