Erreinuaren bihotzea. Euskaldunek Madrilen osaturiko elkartea (XVIII-XIX-mendeetan)
Abstract
Aurkezten ari garen lan hau, gauzatzen ari garen ikerketa zabalago baten lehenengo ondorio bezala ulertu beharko da. Ikerketa horrek duen nahirik inportanteenak zerikusi handia dauka Aro Berrian (XVI.-XIX. mendeen arteko garaian) migrazio-prozesuetan aritutako euskaldunen historiarekin. Gaur arte eginiko ikerketetan, euskaldunek jorratutako migrazio-prozesuei buruzko galderarik funtsezkoena bidaiarena izan ohi da. Ikuspuntu honetatik ikusita, ikerketa horietan egiten genituen galderarik inportanteenak dira nolako migrazio-prozesuak ziren, nora abiatzen ziren, eta zeintzuk izan ohi ziren aurkitzen zituzten arazoak (dirua, hizkuntza…). Elkarteak izango dira normalean arazo hauei guztiei emandako erantzunik ohikoena; hauek ikertzeko euskaldunek sorturiko elkarte batez jardungo dugu: Madrilen sortu zutena alegia.